JARDUERAK

Gailur eta mendi asko igotzeko mendi-aterpea toki ezinhobe batean dago.

  • Bastiments 2.881 m. (1h 45min.)
    Ulldeter zirkuaren gailurrik ezagunena da eta, seguruenik, ibilitakoena. Canigo, Cerdanya eta Freser haranaren bista ederrak.
  • Gra de Fajol 2.708 m. (1h 10min.)
    Ulldeterretik saihestezina den gailurra, bai hurbiltasunagatik bai edertasunagatik. Gra de Fajol Petit-eraino gailurrez gailur joateko aukera dago, eta hortik Isard-eko igarobidetik aterpera jaistekoa.
  • Puig de Pastuira.2685m. (2h 10min.)
    Zailtasun txikiko ibilaldi polita eta erraza. Bista ederrak Cerdanyarantz.
  • Balandrau.2585m. (4h)
    Gailur urruna baina oso gomendagarria Puig de Pasturiarekin batera egiten bada.
  • Pic de la Dona.2702m. (2h 10min.)
    Inguruko mendi tipikoa, polita eta Canigó mendiguneren oso bista ederrekin.
  • Costabona.2465m. (4h)
    Ibilaldi luzea baina oso atsegina, bai paisaiagatik bai lasaitasunagatik.
  • Puig dels Lladres.2365m. (45min.)
    Ibilaldi motza aterpetik hurbil une atsegina pasatzeko eta Ulldeter zirkuaren beste ikuspegi bat izateko.
  • Pic del Freser.2835m. (2h 30min.)
    Igoera alpinoagoa aurre egin behar dugun gailurreriagatik. Zailtasun handiagoko ibilbidea. Sasoian egonez gero erabat gomendagarria.
  • Pic del Infern.2869m. (3h)
    Ibilaldi lasaia Tirapits bordaraino, inguruko tontorrik politenetarikoaren gailurrarekin batera. Carança zirkuaren bista politak. Freser mendi-tontorretik ere gailurrez gailur joaten ahal da.
  • Bacivers.2845m. (3h)
    Igoera ederra Coll de la Gegantik. Bista ederrak izanen ditugu, horien artean Estany de Bacivers-ena.

Aterpetik nahi eta nahi ez GR-11 eta H.R.P. pasatu behar da.

Oso politak ere badira hurrengo ibilguneak. Hauek eskaintzen gaituzte, erruta zirkularra egitea, paisaje zoragarri hauetatik.

Aipatzen dizkizuegun ibilbide guztiak Pirinioen zati honen handitasunaren adierazgarriak besterik ez dira. Neguan, elurrak aukera ematen badu, edertasun handiko ibilbideak dira, bai eskiatzeko bai elur-erraketekin ibiltzeko.

Gainera, Ulldeter ingurua ospetsua da alpinismoan hasteko, eta kanal eta korridore asko ditu izotz eskalada egiteko.

Azkenik, gogoratu goi-mendian ibiltzeko beharrezko den guztia eraman behar dela, eta eguraldi-iragarpena ezagutu behar dela istripuak eta ezustekoak saihesteko. Batez ere adi ibili behar da lainoarekin, ekaitzekin eta neguko “TORB” izeneko haize ospetsuarekin.