ERREFUZIOA

ZERBITZUAK

> 57 lagunentzako tokia.
> Tapakiak eta kuxinak. Lozakua eta maindireak eramatea beharrezkoa da.
> Komunak.
> Ur beroko dutxa.
> Aterpe barruan ibiltzeko zapatak.
> Egurrezko berogailua.
> Mahai jokoak.

> Taberna.
> Gosaria.
> Bazkaria.
> Afaria.
> Piknik eta ogitartekoak.
> Ez dago zakar zerbitzurik.

ORDUTEGIA

> Gosaria: 7etan.
> Bazkaria: 13:00etatik 15:00etara.
> Afaria: 19:30etan.

ATERPE LARRIALDIA

Beste aterpea itxita dagoenean bakarrik erabil daiteke. Berogailua badaude. Refugi d’Ulldeter eta Centre Excursionista de Catalunya ez dira larrialdi aterpe hau erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen kalte material edo pertsonalengatik.

Coordenadas: WGS84: 42°25’10.1″N 2°15’27.2″E

GURE HISTORIA

2009an Refugi d’Ulldeterren mendeurrena ospatu genuen. Gaurko mendi-aterpea aurrekoaren lekuan eraiki zen. Lehenengo aterpetxea Ter ibaiaren iturburuaren ondoan zegoen, Puig dels Lladresen isurialdean; haranera begira dagoen toki pribilegiatuan.

Jeroni Martorellek diseinatutako eraikinak, “noucentista” estilokoa, Kataluniako burgesiaren itxaropen guztiak asetzen zituen. Aterpe zaharra Centre Excursionista de Catalunyak, eta Cèsar August Torras bere lehendakariak, bultzatutako eraikin ezaguna izan zen. Alpinistek atsedena hartzeko zenbait leku bazituzten: jantokia, logelak…; eta zientzia arloan zuten jakin-mina asetzeko esparruak ere bazeuden: gela iluna, uso zaleentzako tokia… Abertzaleak ziren, paisaia eta ohiturak mirestuaz goraipatzen zuten herria.

1909ko uztailaren 25ean, “la setmana tràgica”-n Bartzelona erretzen ari zela, aterpea zabaldu zen. Mundruna eman arren, denbora pasa ahala egituraren etengabeko degradazioa eman zen, morteroarekin egondako arazoengatik. Miliziak sartu zirenean mendi-aterpea utzi zuten. Hori izan zen aterpe zaharraren bukaera. Eraikina erortzen joan zen.

Gaur egun hondarrak besterik ez dira gelditzen. XX.mendearen erdialdera hasi ziren pentsatzen beste mendi-aterpe bat eraikitzea; oraingo honetan leku babestuago batean, Puig dels Lladresen magalean, mendi-pinuen basoaren bukaeran. Centre Excursionista de Catalunyak bultzatuta, Jordi Bonet arkitektoak garai berrietara egokitutako diseinua aukeratu zuen. Ulldeter, gaur egungo mendi-aterpea, 1959ko ekainaren 29an zabaldu zen.